XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan`ek, Jesus`ek maite zuan ikasleak, bere etxean, bere bizitzan artzen du Maria.

Ebanjelio Santuaren itz oietan, gogo-idazleek kristau guztioi egiten zaigun deia ikusi dute, geren bizitzetan Maria onar dezagun.

Alde batetik, iya ez dago ori esan bearrik ere.

Ama Mariak, dei egin dezaiogula nai du.

Eta uste-on osoz urrera gakiola, gure Ama dala oroiki: ager iguzu Ama zaitugula.

(5) Monstrate esse Matrem Ave Maris Stella eliz-abestia.

Bañan Ama ori ez da gure erreguen zai egoten.

Ondo ezagutzen ditu gure premiak, eta aurrea artzen digu bear bada.

Eta, bere egitez, gutzaz gautegun oroitzen dala adieraziaz, berealaxe etorri oi zaigu laguntzalle.

Guretako bakoitzak, bere bizitzaz oroitu-ta, Jaungoikoaren errukia an zein garbi azaltzen dan ikusirik, milla arrazoibide billatu dezazke, Mariaren seme-alabak gerala aitortzeko.

Ama Birjiña aipatzen duten Liburu Santuetako gertakizunek, garbi ikusi-erazten digute nola Jesusen Amak pausorik pauso jarraitzen dion bere Semeari, onen eginkizun salbagarriarekin bat egin, pozak eta naigabeak onekin eraman, onek maite dituanak maitatu, eta bere aldemeneko guztien ama-biotzezko ardura izanik.

Gogora betorkigu, adibidez, Kanaa`ko eztaiaz diona: Erri txikietako eztai-jai zaratatsu aietako batean, albo-inguruetatik jendeak bildu diranean, Maria konturatzen da ardo gutxi daukatela (6) Ikus .

Bera bakarrik, eta bereala.

O zein etxetiar egiten zaizkigun Kristoren bizitzako gertakariak!.

Jaungoikoaren aunditasuna gauza txikiekin elkartzen bait da.

Gauza arruntekin.